Urteko lehenengo herri batzarra eginen dute ostiralean Areson

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 10a

Udaletxean elkartuko dira arratsaldeko 20:00etan

Aresoko Udalak herritarrak deitu ditu urtarrilaren 11n, arratsaldeko 20:00etan udaletxean antolatutako bilerara joan daitezen. Herriko azken berriak ezagutu, aurtengo aurrekontuen berri izan eta euren iritzia emateko aukera izanen dute herritarrek.

Aresoko Udalak herritarrak deitu ditu urtarrilaren 11n, arratsaldeko 20:00etan udaletxean antolatutako bilerara joan daitezen. Herriko azken berriak ezagutu, aurtengo aurrekontuen berri izan eta euren iritzia emateko aukera izanen dute herritarrek.

Batetik, Espainiako bandera ez jarri izanagatik Aresoko Udalak jaso duen salaketa azalduko dute batzarrean. Bandera jartzeko aginduaren aurrean hartutako erabakiaren berri orduan emango diete herritarrei.

Bestetik, herrian gauzatu nahi diren egitasmo eta proiektuen berri ere emango dute.  Esate baterako, herriko argitegian kontsumo baxuko bonbilak jartzeko asmoa du udalak, eta horren berri ere emango du, eta baita, neguan egin beharreko erreketa, desbroze eta auzolanen inguruan hartutako erabakiez. Administrazio elektronikoa martxan jarri dute udaletxean, eta hori ere azalduko dute batzarrean. Horretaz gain,  Areso eta Plazaola lotzen dituen bidea txukundu nahi dute, ibilbide eder bat sortuz.

2013ko aurrekontuak

Udalak behin behinean onartuak ditu 2013ko aurrekontuak. Adierazi dutenez, «egoera ekonomikoak behartuta, eta diru laguntzen desagerpenarengatik» ia inbertsiorik ez egitera derrigortu dituzte. Bestalde, zergak eta tasak ez igotzea erabaki dute. Diru sarrerak handituko balira bestelako inbertsioak egiteko erabliko lukete, hala nola, udaletxe gaineko solairua moldatzea eta ondarea berreskuratzea. Aresok duen proiektu handietako baten berri ere emango diete udaleko arduradunek herritarrei. Herriaren sarreran etxebizitzak eraikitzeko proiektua darabilte esku artean. Egun, Nafarroako Gobernuaren behin betiko onarpenaren zain daude obrak martxan hasteko. Hori lortzeko, etxebizitza horien eskaria frogatzen duen txostena behar du Udalak. Etxebizitza horietan interesa duten aresoarrek zein kanpokoek urtarrilaren 15era arte izango dute izena emateko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun