Futbito txapelketa mixtoa jokatu da Goizuetan

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 4a

Futbito txapelketan parte hartu zutenak. Utzitako argazkia

Zortzi taldeen artean, Emapale nagusitu zen abenduaren 22an

Goizuetako Umore Ona elkarteak futbito txapelketa mixtoa antolatu zuen abenduaren 22an, futbolaren inguruan herrian giroa sortzeko helburuarekin. Zortzi taldek eman zuten izena, 7 herrikoak eta bat Hernanikoa. Denera 50 lagun aritu ziren eta apatzekoa da bi talde, talde mistoak zirela.

Irabazleak Emapale taldekoak izan ziren. Ondoren parte hartzaile guztiak Umore Ona elkartean afaria egin zuten giro ederrean. Unai Miranda, Umore Onako presidenteak aipatu digunez, «balorazio orokorra oso positiboa izan da eta aurrera begira eguberri inguruan txapelketa azkar hau ohitura bihurtzea gustatuko litzaiguke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun