Aimar Olaizola kaiolan nagusi dela argi geratu zen beste behin ere. Lau t'erdiko seigarren txapela jantzi zuen Bengoetxearen aurkako finala irabazita. Distira eta tentsio handiegirik gabeko partida izan zen Gasteizko Ogetan abenduaren 16an jokatutakoa. Goizuetako aurrelariak Bengoetxearen urduritasuna aprobetxatu eta 13-0ko partziala sartu zion neurketa hasieran, finala ia erabakita utziz. Finala bukatu ondotik, Aimarrek partida osoan «zentratuta» egon zela adierazi zuen. Bengoetxeak berriz, aurkakoa, «ez naiz zentratu eta horrela ezinezkoa da Olaizolari irabaztea», Lau t’erdiko sei txapelez gain, buruz buru hiru eta binaka bi baditu Aimarrek, 11 guzira. Gaur egun pilotan ari direnen artean, lehen mailako txapel ofizial gehien duen pilotaria da. Historia osoan, Retegi II.ak bakarrik ditu gehiago, 20.