Ilbeltzaren 12rako autobusa

JM BARRIOLA 2013ko urtarrilaren 4a

Herrira mugimenduak urteberritako egitaraua prestatu du. Ilbeltzaren 4an iluntzeko sei terdietan, eskualdean kotxe karabana  antolatu du, Arribeko plazatik abiatu eta Araitz­tik igaroz Lekunbe­rrira, ondoren Leitzara eta azkenik Areson bukatuko da karabanaren ibilaldia. Ilbeltzaren 5ean erregebezpera gauan, Atekabel­­tzen elkartasun afaria izanen da. Hauetaz gain, ilbeltzaren 12an Bilbon izanen den manifestaziorako autobusak izanen dira. Ilbel­tzaren 11 arte eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun