Dabid Anaut herritarrak liburua argitaratu berri du, Hizkuntzaren Barrurako Atea hain zuzen. Dibulgazio estilo batean, hizkuntzaren sorreraz eta eboluzioaz dauden ideia eta teoria nagusiak laburtzen eta azaltzen dira liburuan. Hizkuntza eboluzioan nola kokatzen den, hizkuntza ikasi egiten dugun edo hizkuntzarekin jaiotzen garen, hizkuntzak eta burmuinak duten lotura, hizkuntzaz nola jabetzen garen, bitxikeria batzuk... liburu nahiko teknikoa den arren edonorrek ulertzeko moduan agertzen dira.