Mendibil Aurrerako mendi taldeak 2012 urteko mendi irteeren denboraldia amaitzeko, herrian mendi irteera eta bazkaria egin zuen abenduaren 16an. Goizean herritik Eguzkiko-Muñoa mendira igo ziren, 3 ordu eta erdiko itzulia eginez. Ondoren Oialde elkartean bazkari ederra egin zuten. Horretaz gain, hurrengo urterako federatzeko kanpaina egin du. Beraien berri izan nahi duenak beren blogaren helbidea: www.blogak.com/mendibilaurrera