Frankismoaren ikurrak kentzeko ekimena jarri du abian Udalak

JM BARRIOLA 2013ko urtarrilaren 4a

Bilduren aldeko botoekin hartu zen erabakia

Frankismoko ikurrak kentzeko prozedurak jarri ditu abian udalak.  Herrian eta baita Nafa­rroa osoan ere, frankismoko ikurrak ugariak dira oraindik, eta horrek «frankismoko arduradunek eduki duten zigorgabetasun osoa gogora ekartzen» dutela ikusita hartu dute erabakia abenduaren 7ko batza­rrean, Bilduren aldeko botoekin.
 
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuari, Gobernuaren Ordezkaritzari eta Artzapezpikutzari luzatuko diete Nafarroako herri eta administrazio guztietatan eta Nafa­rroako Foru Aldundiaren eraikinean dauden ikurrak kentzeko eskaria. Udaleko zerbitzu juridikoari ere beharrezko urratsak emateko eskatu diote. Herritarrei ere laguntza eskatu diete, Leitzan dauden frankismoaren ikurren kokapenaren berri emanez lagundu dezaten.
Honetaz gain , etxeak desjabetzearen aurkako mozioa eta Palestinar herriarekin elkartasuna adierazten zituzten mozioak ere au­rrera atera ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun