Leitzako gazteak ere, prozesuan gogotsu

Gazte Oihua 2013ko urtarrilaren 3a

Utzitako argazkia

Malerreka eta Bor­tzirietako gazteak bezala, Leitzako gazteak ere prozesu eratzailean buru belarri dabiltza lanean. Orain arteko asanbladetan eman diren eztabaidekin «oso gustura» daudela esan digute, «gazteon artean sortu den giro eta harreman onarekin, gai ezberdinen inguruan lortu dugun formakuntzarekin…» eta «oroko­rrean, prozesua bera oso positiboa» izaten ari omen da guztiontzat.
 
Gazte estrategia definitzea gelditzen zaie orain eta Leitzako gazteen ustez «garrantzi handia duen blokea da, gazteoi zuzenean eragiten diguna izateaz gain, zeresan handia duen atala baita».
 
Oraindik parte hartu ez dutenei deia zabaldu diete: «Norbanakotik hasita kolektibora, denon artean lortuko dugulako!», denon ekarpenak baitira maila berean garrantzitsuak, eta argi ikusi dugu umorerik ez zaiela falta, honela esan baitigute : «Euskal Herriko hainbat gurasok lortu ez dutena, prozesu eratzailearen bidez lortuko dugu; gazteok fruta jatea atse­denaldietan txokolate bero eta zukuarekin batera!».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun