Eguberriak direla eta Orantzaro eguna hurbiltzen ari zaigu. Urtero moduan, herritarren artean Leitzako orantzaroak jartzeko deialdia egiten du pesta batzordeak. Dakizuenez Orantzaro egunean panpina jartzen zen aro hori irudikatzeko gizon moduan nahiz emakume itxuran; konparazio baterako ikazkinak, arrantzaleak, artzaiak, jostunak, sorginak,amona xahar eta horrelakoak jartzen zituzten etxeetan eta baserrietan. Eguerdian Erleta ikastetxeko haurrak Orantzarokin kalejira eginen dute, Leitzako Orantzaro postalak banatuko dira eta ondoren, plazan inguruan beren gutunak bidaliko dituzte. 18:30ean hasita Orantzaroaz gain beste partsonai magikoak azalduko zaizkigu Orantzaro enborra plazan erretzera jentilak dantzatzen duten bitartean… Egun horretan etxean Orantzaroa jartzen dutenen artean saskia zozketatuko da. Zozketan parte hartzeko Orantzaroa jarri eta Karrapera deitu besterik ez da egin behar.