Abian dira aurten ere Euskal Herriko mus txapelketako Leitzako kanporaketak. Azaroan hasi eta abendura bitartean jokatuko dira mus partida guztiak. Aurrenekoak azaroaren 30ean Gaztetxean eta abenduaren 3an Torrean izan ziren eta orain Peritzan abenduaren 15ean arratsaldeko 5etan eta Aurreran abenduaren 23an arratsaldeko 5etan jokatuko dira. Finala Torrean izanen da abenduaren 30ean, arratsaldeko 5etan. Parte hartzen duten guztion artean bi botila ardo banatuko dira. Sariak berriz 1. Txapela eta axuria; 2. Lau txuleta; 3. Baserriko bi oilasko eta 4. bi gazta.