Pertsona gaixo, ezindu, eta dependienteen zainketaren inguruko ikastaroa antolatu du Gizarte Zerbitzuak. Ikastaroa 12 ordukoa izan da, pasa den azaroan. Ikastaroa Eva Martinez adituak eman du eta hamabost lagunek hartu dute parte. Arrakastatsua izan da ikastaroa eta teoria, praktika eta antzerkia erabili dituzte. Soineko eta buruko ezintasunak zer diren argitu eta nola lagundu behar zaien azaldu ditu. Adibidez eritasunak, esklerosia, buruko paralisia, parkinsona, minbizia, ikusmen eta entzumen arazoak dituztenei nola lagundu azaldu zaie. Garbiketak nola egin, arriskuak, posturak, oheratzeak, lehen sorospenak…nola egin ere azaldu dute.