Inaxio Perurenak, ezin izan zuen 300 kiloko harria bizkar gainean berdindu, oso hurbil ibili zen arren. Azaroaren 25ean egin zuen saioa, Amazabal pilota lekua jendez gainezka zegoela. Harria jaso eta 17 segundotan eduki zuen indarrez airean, baina ez zuen bizkar gainean berdintzea lortu. Beste behin ere saiatu zen jasotzen baina bigarrenean ere ez zuen lortu. Oso urduri zegoela adierazi zuen berak. Hurrengo saioan lortuko du agian, Leitzako mutil handiak 300 kiloko harria jasotzea lortu duten gizonen zerrendan sartzea.