Euskararen Egun arrakastatsua

Juana Mari SAIZAR 2012ko abenduaren 12a

Euskararen Eguneko ekitaldietako batzuk bildu ditugu irudietan. Juana Mari SAIZAR

Euskararen Eguna dela eta ekitaldi ugari egin ziren herrian abenduaren lehen asteburuan. Aspaldiko partez eguraldia lagun izan zen, nahiz eta abenduaren 1ean hotz izugarria egiten zuen, eta jendeak ederki erantzun zuen antolatutako ekitaldietan. Hala ere arrakastatsuenetakoa, alde batetik, Jakoba Rekondoren landare eta bara­tzeei buruzko hitzaldia izan zen eta beste aldetik azken urteetan alde batera utzita zegoen trikitixa txapelketa. Aurtengoan txapela Bidanira joan zen, bertako Nagore Zinkunegik eta Iñaki Agirretxek irabazi baitzuten saioa.

 Bestalde aipatu, argazki lehiaketako txa­pelduna Eden Algero izan zela, beraz Zorionak! Egun ederrak pasa genituen eta, horrela bada, ea orain arte bezala, urte osoko egunek Euskararen Eguna izaten segitzen duten Areson!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun