Aresoko Udala eta Andoaingo Burdina Taldea elkarrekin harremanetan jarri dira herriko ondare historikoa berreskuratzeko, eta lan horiekin hasteko lehenengo zita larunbat honetan izango da, abenduaren 15ean Olazarko parajea garbituz; Olazar ingurua, zubia...txukunduko dira. Hori dela eta Udalak auzolana deitu du Plaza Zaharrean goizeko 8:30etan. Parte hartuko dutenei aurrez izena ematea eskatzen zaie era horretan hauentzako asegurua egin eta ondoren bazkari bat emateko.