Mendibil mendi bizikleta taldeak Andoain- Adarra- Andoian irteera antolatu du larunbaterako. Zailtasun ertaineko ibilbidea da, 24 kilometrokoa, 3 ordu eta erdiko bidea. Irteerara joan nahi dutenek, izena eman beharko dute abenduaren 13a, osteguna baino lehen. Horretarako, Astiz liburudendara joanda edo mendibilbtt@hotmail.com helbidera idatzita. Izen emateko orduan, garraiorako 5 euroko aurrerapena ordaindu beharko da. Antolatzaileek txirrindulari bakoitzak kaskoa eta errepuestoko kamara eraman behar dituela gogorarazi dute.