Olazarko zubia eta bere inguruak garbituko dituzte auzolanean larunbatean Areson

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 12a

Hitzordua 8:30ean plaza zaharrean

Ondare historikoa berreskuratzeko auzolanerako deia egin dute larunbat honetan Areson. Goizeko 8:30ean Plaza zaharrean bilduko dira. Parte hartuko dutenei izen ematea eskatzen zaie, aseguruak egin eta bazkarirako zenbat jende izanen den jakiteko.

Aresoko Udalak eta Andoaingo Burdina Taldeak, herriko ondare historikoa berreskuratzeko lanean ari dira. Horren harira, auzolanerako deia egin dute, abenduaren 15erako, larunbaterako. Goizeko 8:30ean Plaza Zaharrean elkartu eta Olazarko zubia eta inguruak garbitzera joanen dira. Parte hartuko dutenei aldez aurretik izena ematea eskatzen zaie, aseguruak egin eta ondoren eginen duten bazkarian zenbat jende egonen den jakiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun