Produktu arriskutsuak birziklatzeko etxeak jarri dira Leitzan eta Goizuetan eta gune mugikorrak ibiliko dira Areson eta Aranon

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Goizuetako birziklatzeko etxea. Leitzan ere berdintsua jarri dute. Angel SALABERRIA

Mendialdea Mankomunitateak etxeetako produktu a­rriskutsuak birziklatzeko gaikako bilketa egiteko Birzikla­tzeko etxea eta gune mugikorrak martxan jarri ditu. Lei­t­zan eta Goizuetan etxe finkoak jarri ditu. Arano eta Aresorako, berriz, gune mugiko­rra izango da, hau da, egokitutako furgoneta bat. Bi kasu­etan ondorengo hondakinak bota­tzeko balio du: etxeko tresna elektriko txikiak, landa eta baratzetako botikak, pilak eta metagailuak, merkuriozko termometroak, aerosolak-espraiak, garbiketako produktuak, tonerrak eta inprimagailurako kartutxoak, pinturak eta bernizak, motoreetako olioak, fluoreszenteak, kontsumo txikiko bonbilak, VHS, CD, DVD eta kaseteak… Informazio gehiago ematen duen diptikoa ere prestatu du Mankomunitateak etxeetara bidaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun