Herrian egingo diren etxebizitzen inguruan errekerimentua jaso du udalak eta Areson etxea nahi duen jendearen zerrenda eguneratzea eskatu dute. Hori dela eta udalak deialdia egiten dio etxebizitza bat erosteko interesatuta egon daitekeen pertsona orori, herriko nahiz ingurukoa izan, guztiei zabaldua dago. Aipatu zerrenda behin behinekoa dela eta izena eman arren ez dagoela inongo loturarik, beraz interesa baduzu udaletxera joan eta eman izena!