Zenbait ekitaldi antolatu dituzte Euskararen Egunaren inguruan

Juana Mari SAIZAR 2012ko azaroaren 29a

Bildutako gaztain sailarekin herriko guraso eta haurrek jate ederra egin zuten, Pake Toki Elkartean elkartu ziren eta txistorra nahiz gaztainak janda tripa bapo bete zuten! Jaione OLAZABAL

Ostiralean ‘Gaizkileen muga’ hitzaldia eskainiko da

Euskararen eguna abenduaren 1ean ospatuko da herrian, baina hiru egunetan zehar izango dira ekintzak. Alde batetik Nafarroaren konkistaren 500. urteu­rrena dela eta hitzaldi bat egingo da eta bestalde Nazioarteko Euskararen eguna errespetatuz abenduaren 3an ere izango da ekintzaren bat. 

Azaroaren 30ean, ostiralean, 19:00etan Nafarroako Konkistaren inguruan "Gaizkileen Muga" hitzaldia egingo da udaletxe gaineko solairuan.

Abenduaren 1ean, larunbatean ospatuko da Euskararen Eguna. Goizean euskal joko tradizionalak egingo dira herriko plazan eta aldi berean herriko ondareen argazki lehiaketa egingo da udaletxeko batzar aretoan. 11:00­etan talo tailerra hau­rrentzat. 11:30ean taloak plazan. 17:00etan Trikitixa txapelketa. Bitartean txokolatada. 21:00etan Herri afaria Larrea Elkartean. Ondoren musika izango da.

Abenduaren 3an, astelehenarekin, azkenik, 17:00etan Jakoba Rekondok hitzaldia eskainiko du landare eta baratzeei buruz.

Afarirako tiketak salgai daude dagoeneko Sastinean, mugitu azkar oraindik ez baduzue erosi!! Eta gogoratu baserritarrez jantzita ager­tzea euskararen egunean!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun