Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi egin ziren joan den astean. Argazkian ageri dena, azaroaren 21ean Susana Manzando algortarrak sare sozialen inguruko hausnarketa egin zuen Amazabal institutuan, hauetan ematen diren jazarpenak eta sortzen ahal diren arriskuak kontutan izateko. Sexismoaz hitz egin zen, kontrolaz, bikote harremanetan watshapp-ak eta abarrekoek izan ditzaketen eraginetaz… DBHko 1., 2., 3., eta 4. mailako 180 ikasle inguru izan ziren hitzaldian, baita hauen irakasleak ere. Horretaz gain, mahai informatiboa eta txapak egiteko aukera, ahalduntze tailerra, elkarteratzea eta pala txapelketa azkarra ere izan ziren.