Azaroaren 14an hasi eta abenduaren 5a bitartean haurrentzako masaje tailerra ematen ari da Edurne Lamuedra aditua, Udaletxeko beheko aretoan. Zonaldeko adin txikiko babes sareak, hezkuntza zentroak, pediatria zentroak eta gizarte zerbitzuak antolatzen dute ekimen hau. Tailerra ordu eta erdiko 5 saiotan banatzen da eta saio bakoitzean 10 haurrek parte hartu dezakete. Antolatzaileak pozik agertu dira parte hartzen ari diren kopuruarekin, izan ere 20 bat ume-guraso joanen dira guztira. Aurten bigarren aldia da horrelako tailerra antolatzen dela. Helburua lotura afektiboak indartzeaz gain, gurasoen artean harremana sendotu eta esperientziak partekatzea da.