Aurrera Kirol Elkarteak Gabonetako loteria jarriko du salgai

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 27a

Azaroaren 28, 29 eta 30ean elkartean erosi dezakete bazkideek

Asteazken eta ortzegunean bazkide bakoitzari gehienez bi partizipazio salduko zaizkio eta azaroaren 30ean berriz, nahi adina erosi ditzakete, guztiak bukatu arte. Interesatuek arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara joan beharko dute elkartera.

Leitzako kirol elkarteak, urtero bezala, gabonetako loteria jarriko du salgai. Interesa duten bazkideek, azaroaren 28, 29 eta 30ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izanen dute beren partizipazioa elkartean eskuratzeko aukera. Asteazken eta ortzegunean bazkide bakoitzari gehienez bi partizipazio salduko zaizkio eta azaroaren 30ean berriz, nahi adina erosi ditzakete, guztiak bukatu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun