Iñaxio Perurena 300 kiloko harria altxatzen saiatuko da igandean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 20a

300 kiloko harri koadroarekin bere marka hobetzeko saiakera eginen du.

Bost minutuko saioa eginen du Amazabal pilotalekuan 12:30etik aurrera

Bere marka hobetzeko saiakera eginen du Leitzako Amazabal pilotalekuan, 12:30etik aurrera. Leitzarrak 5 minutuko saioa egingo du 300 kiloko harri koadroarekin. Perurenaren saiakeraz gain, aizkora eta harri jasotze erakustaldiak ere izango dira.

Iñaxi Perurena harri jasotzaileak bere marka hobetzeko saiakera eginen du datorren igandean, azaroaren 25ean. Leitzako Amazabal pilotalekuan, 12:30ean hasiko da jaialdia. Leitzarrak 5 minutuko saioa egingo du 300 kiloko harri koadroarekin.

Perurenaren saiakeraz gain, erakustaldiak ere izango dira. Eneko Saralegi aizkorarekin ariko da, altueran, bikoteka, Arkaitz Olano eta Jon Rekondo Ruben Saralegi eta Mikel Larrañagaren aurka ariko dira, eta Josetxo Urrutia, berriz harri jasotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun