Larunbatean, azaroaren 17an, garagardo egarriz gelditzerik ez da izanen Leitzan. Torrea elkarteak garagardo pesta antolatu baitu. Aurtengoa hamargarren edizioa izanen da. Eguerdiko 14:00etatik aurrera garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izanen da. Ordu berean hasiko da bazkaria ere. Menua: saltxitxa alemaniarrak patata purearekin, txekor sahieskia letxuarekin, limoi eta cava sorbetea, kafe eta kopa. 21:00etan berriz saltsitxa pintxoak banatuko dira. Txartelak azaroaren 16ra arte eskuratu litezke Torrean 28 euroren truke. Gauean 'Nats & Wats' taldeak kontzertua eskainiko du.