Umore Ona elkartearen eta Feria Egunak indarrez datoz

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 14a

Azaroko Kulturaldiari bukaera emanez

Lehenbiziko asteburuetako jubilatuen eguna, DVD emanaldi eta umeentzako ginkana eta berenduen ondotik, Azaroko Kulturaldiko egunik indartsuenak heldu zaizkigu. Larunbat honetan, azaroaren 17an, Umore Ona Elkartearen Eguna ospatuko da eta egoitzaren beheko solairuan egindako obren inaugurazioa ere eginen da. Bezperan, ostiralean 19:00etan Hego Amerikako argazki emanaldia eskainiko du Unai Bakerok Ganbaran. Azaroaren 23an, ostiralarekin, 19:30ean bertso musikatuak eskainiko dituzte Estan­gak eta Luzek ganbaran. Eta azaroaren 24an,  Feria Egunarekin borobilduko dira azaroko kultur egunak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun