Duela bi urte hasi ziren Sarriopapel lantegian emakumeak kontratatzeko kurrikulum bilketa egiten. Leitzaldeko Bilgune Feministako kideek eta LAB sindikatuak adierazi dutenez, egindako lanak fruituak eman ditu. Aurten ekainetik urrira bitartean aurreko urteetan baino emakume gehiago kontratatu dituzte. Bost hilabetetan kontratatutako langileen laurdena emakumeak izan dira. Horren ondorioz, aurtengo kurrikulum bilketa eta kontratazioen inguruan balorazio positiboa egin dute LAB eta Bilgune Feministako kideek.