Eskolako umeak hara eta hona dabiltza udazken honetan. Donostiara irtenaldia egin zuten, San Telmo museora lehenik, eta gosaldu ondoren Eureka zientziaren museoan izan ziren. Bukatzeko planetariora ere joan ziren, eta han Esne Bidea filma ikusi ahal izan zuten. Beste arratsalde batean eskolatik gaztain biltzera joan ziren guraso eta guzti, udazkena landuz eta eskolako orduetatik at Guraso Elkarteak antolatzen duen urteroko gaztain biltzean ere izan ziren guraso eta haurrak. Oraingo honetan nahiko gaztain bildu dute eta noski, gaztain jate ederra ere egin zuten gero.