Mikologialdia arrakastatsua aurten ere

JM BARRIOLA 2012ko azaroaren 14a

JM BARRIOLA

Aurtengo mikologialdia oso ongi joan zen. Aste guztian ostatuetan dastatzeko pintxoak banatu zituzten iluntzean. Asteburuan perretxikoak bildu zituzten zale eta umeek, nahiz eta euri asko bota zuen. Larunbat arratsaldean 130 xixe sailkatzea lortu zuten, igandean karrapean erakutsiz, herritar batzuk egindako argazkiekin batera. Landaberri tabernak prestatutako onddoen pintxoak eskaini ziren plazan, eta beti bezala jende aldetik arrakastatsua izan zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun