Baztarlako bidea konpontzeko eskaera

JM BARRIOLA 2012ko azaroaren 14a

Baztarla aldera doan bidea aspaldidanik egoera txarrean dago. Bide hau Nafarroko Gobernuko Herrilan Departamentuari utzi zion he­rriak 1986an, eta berari dagokio honen konponketak eta  manten­tze lanak. Bidearen egoera txarra zela eta Udalak konpontzeko eskaera luzatu zion 2008an bi alditan. Geroztik  nabarmena da ez duela lan hori behar bezala egiten eta bidea gero eta okerrago dago. Orain berriz egin du Udalak konpontzeko eskaera, bide hau abeltzainek erabiltzen dutelako Baztarlako la­rreetara joateko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun