Azaroaren 25eko ekitaldiak

JM BARRIOLA 2012ko azaroaren 14a

Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren ezabepenerako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira Gizarte Zerbi­tzu­en Mankomunitatetik. Aza­roaren 24an, 10:00­etaik 13:00ak arte Ahalduntze tailer bat egongo da emakumeei zuzendutakoa. Eskolako gimnasioan izango da, eta izena emateko Maimurren egin beharko dute. Teresa Martinezek emango du tailerra eta ahalduntzea (empoderamiento) eta bioenergetika landuko da. Bes­tetik, hitzaldi bat emango dute Miren Condek eta Amaia Zubietak, Indarkeria Sexistaren aurkako Plataformak egin duen Sexu Indarkeriarekin amai­tzeko beharrezkoak diren neurri integralen proposamena ezagutzera emanez. Eguna eta ordua zehaztu gabe dute oraindikan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun