Kontu partehartzaileak bultzatu nahian urriaren 26an izan zen lehen informazio saioa. Alkateak azaldu zuen zer diren aurrekontuak eta nola osatzen diren, hurrengo urteko aurreikuspenak… Oso ariketa interesgarria izan zen. Hurrengo saioa azaroaren 9an egitekoa zen herriko eragileekin eta azaroaren 16an izango da proposamenak jasotzeko eguna.