Aurrera Kirol Elkarteak zuzendaritza taldea berritzeko asmoa du azaroaren 23an, ostiral arratsaldeko 8:00etan lehen deialdian eta 8:15ean bigarrenean eginen duen ohiko batzarrean. Batzordean parte hartzeko interesa dutenek eskaera azaroaren 17a baino lehen egin beharko dute egoitzan edo aurrerake@hotmail.com helbide elektronikoan. Heldu den urteari begira kirol koordinatzaile baten beharra ere somatu dute Aurrerako arduradunek eta kargu hau bete dutenek ere proposamena bidal dezakete.
Honetaz gain, 2011tik 2012ko irailera bitarteko kontuen onarpena eginen dute bazkideek. Elkartetik jakinarazi dutenez, urte hau 4.000 euro inguruko superabitarekin itxi da, 69.029,50 euroko gastuak eta 73.004,46 euroko diru sarrerekin.