Ohiturari eutsiz, emakumeen afaria egin zen urriko azken larunbatean

Ainhoa ANSA 2012ko azaroaren 14a

Emakumeek gustora afaldu zuten elkartean. Ainhoa ANSA

Musean eta kartetan aritu ziren gero

Urriko azken larunbatean, ordu aldaketarekin batera, herriko emakumeek egiteko ohitura duten afari bat izan zuten herriko elkartean.
 
Beti bezala Mari Esterrek prestatu zuen afaria eta menua ere urterokoa izan zuten. On­ttoz egindako krepak, oilaskoa txanpainaren laguntzarekin eta tarta pos­trerako. Jarraian, kartak mahai gainera atera eta musean eta beste karta jokuetan aritu ziren. Musean Aurorak eta Marijok irabazi zieten finalean aurkari izan zituzten Ixiar eta Evari.
 
26 urte in­guru daramatzatela kalkulatu zuten noiztik elkartzen ote ziren norbaitek galdetu zuenean, eta beste horrenbes­tez ere gutxienez segi dezatela, aizue! Hu­rrengo urtean berriz!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun