Aurrera Kirol Elkarteak urteroko batzarra eginen du urriaren 23an. Aurten zuzendaritza berritzeko asmotan dira eta batzordeko kide izan nahi dutenei deialdia zabaldu diete. Interesatuek azaroaren 17ra arte, egoitzan edo aurrerake@hotmail.com helbidean aurkeztu ditzakete eskaerak. Datorren urterako kirol koordinatzaile baten beharra ere sumatu dute eta kargu hau bete nahi dutenek ere proposamena bidali dezakete.