Herriko ondarea berreskuratzeko argazki lehiaketa antolatu da

Juana Mari SAIZAR 2012ko urriaren 31

Azaroaren 26a arte aurkeztu daitezke lanak Udaletxean

Argazki lehiaketa antolatu da herriko ondareak berreskuratzeko asmotan. Areson ezezagunak diren herriko ondareak aurkitu nahi ditu udalak, hau da, he­rritar batzuk ezagutu di­tzaketen arren, oroko­rrean ez dakizkigunak. Horretarako argazki lehiaketa martxan jarri da, eta hiru gai daude argaz­kiak ateratzeko: Ondare naturala izatea, ondare arkitektoniko edo historikoa izatea eta he­rriko paisaiak.

 Parte hartzaileek irizpide hauek bete beharko dituzte; alde batetik pertsona bakoi­tzak bost argazki aurkeztu beharko ditu eta gutxienez gai bakoitzetik argazki bana egon beharko du. Bestalde argazkiak Aresokoak izan behar dute, edo Areso ingu­rukoak, herri gunetik oinez joateko distan­tzi batean ateratakoak.

 Azaroaren 26 arteko epea dago argazkiak atera eta udalera bidaltzeko, udaletxeko korreoa bidali beharko dira hain zuzen. Argazkiak Euskararen Egunean ikusgai egongo dira eta bertan aukeratuko da argazki irabazlea, saria ere izango da beraz hasi kamerak astintzen!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun