Puntu garbia jarriko dute Arekozubiko ondoan

JM BARRIOLA 2012ko urriaren 31

Goizuetan ere jarriko dute eta gainerako herri txikietan furgoneta ibiliko da egun jakinetan

Mendialdea Mankomunitateak, herrian puntu garbia jarriko du mar­txan. Hortarako azaroan, etxetxo bat eza­rriko dute Arekozubiko ondoan. Bertara arris­kua eragin dezaketen edukiontziak edo bereziak diren hondakinak bota ahalko dira. Besteak beste spraiak- aerosolak, X batekin azal­tzen diren garbiketa produktu toxikoak gorde­tzen dituzten ontziak, tonerrak eta inprimitzeko kartutxoak, pinturak eta berniz poteak, moto­rretako olio latak, fluo­reszenteak, kontsumo txikiko bonbillak. On­tziak itxita bota beharko dira etxetxoak izanen dituen zulo ezberdinetan. Ontzi hauetaz gain, cd-ak eta kase­tteak, etxetresna txikiak, baratzetako produktuen botilak, pilak eta bateriak, eta baita merkurioa duten termome­troak botatzen ahal dira. Horrelako hondakinak bereiziz, ingurugiroa zaintzeaz gain, bizi kalitatea haundituz joatea dute helburu, birzi­klatzearen inguruan au­rrerapauso haundia eginez herrian  eta eskualdean. Leitzaz aparte Goizuetan eta Lekunberrin ere jarriko dituzte horrelako puntu garbiak. Gainerako herri txikietan furgoneta berezi bat ibiliko da egun jakinetan horrelako hondakinak biltzen.  
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun