Duela bi urte hasi ziren Sarriopapel lantegian emakumeak kontratatzeko kurrikulum bilketa egiten. Leitzaldeko Bilgune Feministako kideek eta LAB sindikatuak adierazi dutenez, egindako lanak fruituak eman ditu «35 urtez ukatua izan dugun sarbideari ateak ireki eta duintasunez bertan lan egiteko promesak erreal bihurtzen ari dira». Aurten ekainetik urrira bitartean aurreko urteetan baino emakume gehiago kontratatu dituzte. Bost hilabetetan kontratatutako langileen laurdena emakumeak izan dira. Kontratatutakoen perfilen profila ere anitza izan dela adierazi dute. Horren ondorioz, aurtengo kurrikulum bilketa eta kontratazioen inguruan balorazio positiboa egin dute Leitzako LAB eta Bilgune Feministako kideek.
Azken hilabetetako kontratazioak:
| Hilabeteak | Emakumeak | Denetara |
| Ekaina | 15 | 49 |
| Uztaila | 13 | 49 |
| Abuztua | 13 | 49 |
| Iraila | 13 | 46 |
| Urria | 13 | 43 |
Hauez gain, 11 errelebu kontratu egin dira eta 2 izan dira emakumezkoenak.
Leitzako enpresarik handiena da Sarriopapel, egun 354 langile daude plantillan eta 46 lagun daude ETT bidez kontratatuak.