Eskolaz kanpoko ekintzak

Juana Mari SAIZAR 2012ko urriaren 17a

Eskulanetako taldea udaletxe gaineko solairuan ageri da argazkia, iaz berritu zen gela zikintzeko arriskua zegoela eta alboko gelan ari dira orain, argia eta mahaiak eskura jarri zaizkie eta oso gust

Aurreko atalean, hain­bat ikastaroren be­rri eman genizuen, eta oraingoan  eskolako umeen eskolaz kanpoko ekintzei buruz ariko gara; alde batetik txikienak psikomotrizitatean hasi  dira ostiraletan 16:30etik 17:30era. Ho­rretaz gain pandero eta trikitixa ikastaroahasi da berriro ere, herriko gaztea den Gorka Arraiagok erakusten du eta dago­e­­neko edozein ordutan hasiak gara trikitixa soinuak entzuten herrian, nonbait ikasitakoa praktikan jar­tzen hasi dira umeak! Gustora ari diren seinale! Beste ekin­­tza bat ere mar­txan ja­rri da, herriko jostun jubilatua den Juany Arbillagaren eskutik, eta honek nahi duten neska eta mutilei jostorratza eta josteko makinaren berri eman eta josten era­kusten die, hau ere iaz hasitako lana da eta gainera musutruk egiten du asteazken arra­tsaldetan.
 
Aipatu iaz multikirola ere bazegoela baina aurten ez da talderik osatu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun