Uste baino diru gutxiago eman dute aurten ehiza postuek

Juana Mari SAIZAR 2012ko urriaren 17a

Iazkoaren erdia lortu du udalak enkantean, 9.000 euro

Azken alean aipatu bezala uso enkanteak burutu ziren herrian eta aurtengoan uste baino diru gutxiago eman dute ehiza postuek. Gainera hiru ehiza postu hutsik geratu ziren eta udalak aste bateko epea eman zuen postuak hartzeko eta diruaren eskaintzari prezioa ja­rri zion; aste bat pasa eta inork ez duenez apusturik egin berriro libre gelditu dira. Kontuak kontu aurtengo diru sa­rrera osotara 9.000 eurokoa izan da, iazkoaren erdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun