Oraingoan ez da txapelik, baina meritu haundiko bigarren postuak lortu dituzte Jon Rekondok eta Josetxo Urrutiak Nafarroako aizkolari eta harrijasotzaile txapelketa nagusietan. Bietan ere, maila bat gorago daudela erakutsi zuten Nazabal eta Bertiz txapeldunek, baina leitzarrak “besteen arteko” onenak izan dira. Aizkolari txapelketaren finala urriaren 7an jokatu zen Etxarri Aranatzen eta harrijasotzaileena irailaren 29an Igantzin. Azken honetan, lanean ageri da Josetxo Urrutia ondoko argazkian.