Erleta eskolako igogailua jartzeko lanak amaitu dira. Lanak Gorritz, SL enpresak egin ditu eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso dute. Igogailua jarrita eraikineko muga arkitektonikoak ezabatzeko aspaldiko egitasmoa gauzatu du Udalak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.