Urriaren 6an giro ederrean ospatu zen Aurrera elkartearen eguna. Elkarte honek 350 bazkide biltzen ditu eta urtez urte ekarpen haundiak egin dizkio herriari orain duela 80 bat urte sortu zenetik. Bazkarian 120 lagun bildu ziren eta egun guztiko egitarau mardula antolatu zuten jendearen harreta erakarriz.