Urriaren 22tik 28 bitartean ALKE Leitzako kultur taldeak eta Mendibil Aurrerako mendi taldeak Udala eta Kaxkabeltza komertzianteen elkarteen eta Landaberri garagardotegiaren laguntzarekin, ospatuko da aurten V. Mikologialdia. Astean zehar lagunarteak mendietan ibiliko dira perretxikoak biltzen. Ostiralean, jendeak biltzen dituen xixak karrapeko tabernara eraman beharko dituzte 07:00etatik 08:00 arte. Larunbatean 27an, goizeko 09:30ean, Mendibil aurrerako mendi taldearen eskutik, plazatik abiatuta, guraso eta seme-alabakin onttoak biltzera joanen dira Leitzalarreko mendietara. Arratsaldean sailkatu eginen dira. Igandean, urriaren 28an, goizeko 11:30etik aurrera, udaleko karrapean sailkatutako ontto-xixekin erakusketa jarriko da, arratsaldean ere 16:30etik 18:30era haurrentzat tailerrak eta eskolan egindako marrazkien erakusketa eginen dira, eta ondoren zozketa.
Honetaz gain, didaktikoki, Mikel Illarregiren proiekzioa jarriko da karrapean, xixa eta onttoen dastaketarekin batera. ALKE kultur taldeak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera bai bilketetan eta baita erakusketakoan pesta ederra egin dadin. Honekin batera mendian erantzunkizunez ibiltzeko deia egiten du, behar diren baino perretxiko gehiago ez hartzeko eta zaborrak ez uzteko mendian.