Azaroaren 10ean ospatuko da San Martin eguna aurten Aranon. Azken urteetan egin izan den bezala, arratsaldeko jaia izango da eta orain ari da jai batzordea antolaketan. Aurrera daitekeena, betiko ereduari jarraituz, kanpotik zerbait ekarriko dela beti bezala eta herriko sortzaile eta lanek ere leku bat izango dutela egun horretako festan. Taloak eta gaztainak ere erreko dira betiko moduan. Argazki lehiaketak lehengo urtean eten bat izan zuen, baina aurten berriz saiakera egin nahi du jai batzordeak. Horregatik, argazki erakusketa polit bat antolatze aldera, denen parte hartzea eskatu nahi da lerro hauen bidez Kontsejura argazki polit, zahar, berezi...horiek eramanez. Azaroaren 9ra arte utzi ahal izango dira argazkiak edota kopiak tabernan (atzean izena jartzeaz ez ahaztu) eta denekin erakusketa montatuko da larunbat horretarako.