Mendi ateraldia antolatu du Gazte Txokoak

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Bi ordu inguruko itzulia eginen dute, nahi duen guztiari zabaldua

Aurreko alean aipatu genuen moduan, lanean hasia da ikasturte berrian Gazte Txokoa. 12 eta 16 urteko gazteak ari dira dagoeneko ping-pong txapelketan eta beste jokoak eta ekitaldiak ere prestatzeko gogoz hasi dira. Horren erakusgarri, azaroaren 4rako antolatu duten mendi ateraldia. Igande horretan, eguraldiak laguntzen badu, goizeko 10:00etan abiatuko dira plazatik eta bi ordu inguruko itzuli erraxa eginen dute, edozein herritarrek egiteko modukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun