Euskalduntzen edo alfabetatzen ari direnei dirulaguntza emanen die Mankomunitateak

TTIPI-TTAPA 2012ko urr. 4a, 15:51

Eskaerak urriaren 5erako aurkeztu behar dira

Euskalduntzen edo al­fabetatzen ari diren he­rri­tarrei diru laguntzak emanen dizkie Nafa­rroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak. 2011­­ko irai­laren 1etik 2012ko abuz­tuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikuletarako emanen du laguntza, esten­tsiboak, trinkoak, barne­tegiak, informatika bidezkoak izan eta oro har Balorazio Batzordeak onesten dituenak. Laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere, eta ikasturtean langabezian egondakoentzat %100­ekoa izanen da lagun­tza. Halere, diru lagun­tzaren onuradunek ezin izanen dute 640 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko eta kilometrajea ez da diruz lagunduko.
Eskabideak urriaren 5era bitarte aurkezten ahalko dira, Iparraldeko Mankomunitateko erregistroan edo dagokien herriko udaletxe edo euskara zerbitzuan. Eskaera aurkezteko Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osa­tzen duten herrietan errol­datua egotea ezinbestekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun