Herritarrak gauzak egiteko gogoarekin hasi dute ikasturtea eta hainbat ikastaro antolatu dituzte. Alde batetik, eskulanak eta gauzak zaharberritzeko ikastaroa antolatu da. Taldea osatuta dago jada, baina norbaitek oraindik apuntatu nahi balu Oihana Nietorekin jar dadila harremanean. Beste aldetik, antzerki taldea osatu nahi da; ongi pasatzeko eta barre egiteko aukera paregabea, herrian pasatako gauzak berritu nahi dira eta memorian gorde lehengo bizimodua eta pasarteak gaurkora ekarriz, besteak beste.
Azkenik, helduen dantza ikastaroa antolatzen ari dira, honen helburua herriko festetan aktuazio bat prestatzea izango da eta bitartean euskal dantzak ikasi eta kirol pixka bat egiteko aukera ederra dugu! Lorea Onsalo eta Mirian Lasartek erakutsiko dute eta apuntatzeko orria Sastinean dago. Animatu parte hartzera eta agenda bat ere erosi, hauek denak egiteko agenda betearekin ibili beharrak gara aurtengoan eta!