Hirugarren txapela lortu dute Alustiza eta Ttikik

Juana Mari SAIZAR 2012ko urriaren 4a

Nafarroako txapelketa 9 aldiz irabaziak dira

Antonio Alustizak eta  Ttiki txakurrak bikote paregabea osa­tzen dute eta horrela eraku­tsi dute berriz ere, batak aginduak eman eta bes­teak ederki burutuz .Irailean 23an Oñatin era­kus­taldi ederra eman zuten, Nazioarteko txapela hirugarren aldiz lortuz. Ez zuten oso egun ona izan,haizea eta beroa egiten baitzuen, baina hori ez zen aitzakia izan eta elkarlan ede­rra egin zuten; lehen frogan lehenak suertatu ziren eta bigarrenean ere lan bikaina egin zuten, txapel famatua irabaziz.  Badirudi Nafa­rroako Txapelketan ez du­tela areriorik 9 aldiz txapeldun izan baiti­ra,eta era berean Oñatiko txapelketa handian ere inda­rra hartzen ari dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun