Aurrera Eguna larunbatean eginen da

JM BARRIOLA 2012ko urriaren 4a

Urriaren 6an, larunba­tean izanen da Aurrera Elkartearen eguna, egitarau zabalarekin. 09:00­­etan BTT taldearekin bizi­kleta irteera Plazaolako geltokitik abiatuta, haur eta helduentzako. Ordu berean­ txistulariekin diana. 10:00­etatik 13:00etara jokoak: rokodromoa, tirolina eta zaldi ibilaldia, futbito partidak plazan. 11:30ean Aurrera pilota eskolakoen saioa. 13:00­etan Incansables txaran­garekin poteoa. 14:30ean baz­kideen baz­karia ka­rra­pen. Bazkaria 20 euro­tan izanen da au­rretik txar­tela hartuta. Baz­­kal­duta, bazkideen ingu­ru­txoa. Ondoren, Incansa­blesekin herri poteoa buru haundiekin. 21:30­ean luntxa Aurrera­n eta gizon orkesta. Blusa bel­tza eta Au­rre­ra­ko iku­rre­kin azal­tzea eskatu dute­.       

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun