Herriko dantzariak pozik bueltatu dira Txekiatik

JM BARRIOLA 2012ko urriaren 4a

Herriko musikari eta dantzariak ederki ibili dira Txekian barrena. Utzitako argazkiak

Babi-Leto folklore ­ jaialdian izan dira

Dantzari eta txistulariak itzuli dira Txekiar Erre­publikako Valasske Mezirici he­rrian ospatutako Babi-Leto folklore jaialditik. Bidaia luzea izan arren, merezi izan duela eta oso balorazio ona egin dute, esperientzia aparta izan baita taldeki­de guztientzat. Ekitaldiz beteriko egunak izan ziren, euskal folklorea zabaltzeko parada ugariz beteak. Oso harrera ona jaso zuten, bai antola­tzai­leen partetik eta baita gainontzeko talde eta ikusleengatik ere. Jaialdian Polonia, Eslovakia, Eslovenia eta Txekiako taldeek hartu zuten ­parte.
 
Dantza saioei dagokionez, ahalik eta dan­tza desberdin gehien eskaintzen saiatu ziren. Umeei zuzenduriko dan­tza saioa ere izan zuten, eta umeek beraiekin batera dantza­tzeko aukera izan zuten. Helduei zuzenduriko dantza ikastaroa ere eman zuten.
Normalean, dantzan eta txistua joz ikusten baditugu ere, jaialdi honetan sukalderako eta kantatzeko abilidadea ere badutela erakutsi zuten. Jaialdiko ekitaldien ar­tean talde bakoi­tzak beraien herrialdetako ja­kiak eskaintzeko aukera izan zuen, eta leitzarrek taloak prestatu zituzten, txakolinarekin batera dastatzeko. Kantuan ere aritu behar izan zuten eta txistulariek ere beraien kon­tzertua eskaini zuten.
 
Jaialdiko ekitaldi ofizialez gain, aisialdirako denbora pixka bat ere izan zuten: in­gurua ezagutu, erlaxatu, eta nola ez, txekiar garagardoa probatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun